ARTICLE SUR ARRABAL: 

ARGAZKI PRESS

Egunkaria y osteguna y 2002ko ekainaren 27a

MONIKA DEL VALLE
Estibalitz Ezkerra y BILBO Bere burua serioegi ez hartzera jolasten da Fernando Arrabal (Melilla, 1932), eta jokoak emai- tza ezin hobeak ematen dizkiola dio. Umorea, behintzat, egune- tik egunera hobea du. Todor eta Jodorowskirekin batera pani- koaren antzerkia sortu zuenak, Baal Babilonia eta El triciclo an- tzezlanak, Viva la muerte eta La novia de King Kong filmak zuzen- du zituen berak, agortezin ja- rraitzen du. Fritz Langen Metro- polis filmeko irudiekin apaindu- riko elastikoa gainean, serio bai- na zalapartari aldi berean, Bil- boko Arte eta Kultura topaketek antolaturiko Arrabal, 70 urteko autoantzerkia ikastaroetan par- te hartu du. Irakasleak, antzerki kriti- kariak, zinemako adituak... Hainbat jende etorri da Bilbo- ra Fernando Arrabalen irudia aztertzera. Baina nola defini- tuko luke protagonistak be- rak bere burua? Garaia, ederra eta ilehoria naiz [kar, kar]. Benetan, ez nuke ja- kingo neure burua definitzen. Hain zaila da norberaz hitz egitea? Bada, bai. Don Juan izatea gus- tatuko litzaidake, eta gau osoan dantzan aritzea. Baina ez zida- ten eman horretarako unifor- merik. Agian errazagoa da zine- maren eta antzerkiaren bi- dez norberak uste duena adieraztea. Hitz egin dezagun orduan haien bitartez. Antzerkia krisian dagoela diote zurrumurruek. Ez, hori ez da horrela. Krisia ezohikoa balitz bezala aipatzen dute, baina nik krisia beti egon dela erantzungo nieke. Euripi- desen garaitik dago krisian. Hala ere, merkatuak inte- res komertzialak inoiz bai- no indar handiagoa du. Non- bait, esparru horretan arra- kasta lortzearren testu arine- giak idazten direla kexu dira batzuk. Antzerkiaren historiako egilerik onenak ditugu gaur egun; ezerk ezin du usteldu poesia maitasu- na ez bada. Eta diruak? Mendebaldean aberatsegiak gara. Pobreena ere aberatsa izango litzateke Bangladeshen. Akaso aberatsegiak gara, guz- tiok. Demagogikoki euren bu- rua pobreena delakoan dauden horiek dira aberatsenak. Egile gazteek beren obrak taularatzeko zailtasunak di- tuzte. Ondo dago hori, aztertu bestela nire kasua. Berrogei urte luzez ez dute nire obrarik estreinatu, eta horrek ez dit inolako minik egin. Ona da berandu estreina- tzea, horrela ez baita sormena trabatzen. Behar bezala haziko da hura, handinahikeriarik ga- be. Norberaren obrak tirade- ran sartuta ikusteak, ordea, ez al du sortzen ezintasunik? Ezintasuna? Picassori Parisko ospitale amerikarrean gertatu zitzaiona egingo balidate senti- tuko nintzateke ezinduta: pros- tata arazoengatik joan zen hara eta zikiratu zuten. A zer eroke- ria! Komunista izanik ospitale amerikarrera joatea ere... Mai- tasunak soilik sor dezake ezinta- suna nigan. Diozunez, gaur egun zure filmak grabatzea ezinezkoa litzateke. Halaxe da, bai, ez baitago haiek egiteko nahiko azpiegiturarik. Orain zineman diru gehiegi mu- gitzen da. Garaiko lau ekoizle li- luratu nituelako lortu nuen fil- mak aurrera ateratzea. Dena den, erokeria galanta izan zen haiek grabatzea, baina erokeria handiagoa izan zen lan haiek arrakasta komertziala eduki iza- na. Gaur egun inork ez du hala- ko arriskurik nahi. Batzuek niga- tik arriskatzeko prest daude, baina jadanik ez dut zinema egi- teko gogorik. Zazpi film egin ni- tuen, eta ondoren, Jainkoak be- zala, atseden hartu nuen. Jean Douchetek dio gaur egungo zinemari espiritual- tasuna falta zaiola. Buñuel aipatzen du jarraitu beharre- ko adibide bezala. Garai haietan zinemak gaur egun ez dituen arazo ugari zeuz- kan. Zentsura marxista-leninis- ta, positibista eta freudianoa ze- goen, gaitz larria zinemaren- tzat. Une hartan ekoizleek eta gobernuek diruz laguntzen zi- tuzten film marxistak besterik ez zegoen, lan eskasak gainera. Inork ez zuen hitz egiten Jainko- az. Pentsa zer hondamendia! Ez zegoen kezka erlijioso- rik artisten artean? Gogoan dut behin Oteizarekin batera Ibizara egindako bidaian Agustin Ibarrolak idatzi zidan gutuna, nola bertan «me kago en la birgen» jarri zidan. Ez zidan graziarik egin, baina tira. Birji- narekin kezkatuta zegoela adie- razten zuen behintzat. Baina orain? Komunista zela-eta kar- tzelan egon zen garaian pertsona guztiok izaten dugu geure bizitzan gorabeheraren bat, hura askatzeko komitea sortu nuen, baita aske geratzea lortu ere. Marcel Duchampek, Picassok, orduko pertsonaia ga- rrantzitsuenek sinatu zuten Iba- rrolaren aldeko manifestua. Baina kartzelatik atera eta, mu- gimendua antolatu genuenoi eskerrak eman beharrean, isilik geratu zen. Oteizak, berriz, ziur birjinari errespetu handia diola. Oteizak jirafa espiritua du. Es- painiak oso gaizki tratatzen du, eskultore arrunta dela uste bai- tu. Baina ez, Oteizak, jirafak be- zala, lepoa goratu egiten du, Jainkoarengana heldu nahi du. Kaktusek inguraturik egon arren, beren arantzen ziztadak nabaritu arren, ez dio uzten le- poa goratzeari. Gizon handia da Oteiza. Esaten duena esanda ere, Ibarrolak espiritu handia duela uste dut, baina lepoa go- ratzen ikasi behar du. Kontua da sasoi batean izan zenari eta egi- ten zuenari bizkarra eman diola. 1953-54 urteetan Ibarrolak egindako eta niri oparitutako koadro batzuk ditut etxean, bai- na ziur naiz gaur egun egileak ez lituzkeela onartuko. Artistak bere obrari uko egin diezaioke? Nik ez diet uko egiten nire obrei. Akaso, haietaz ez dut izango oroitzapen berezirik; sarritan ikusten ditut nire film zein an- tzezlanak, eta sor ziezadaketen eragin oro desagertu da. Zerbait egiteko geratzen zaio gaur egun Fernando Arrabali? Bai, santutasuna. Santu izatera iritsi nahiko nuke. Edo, hobeto esanda, santa izan nahi dut. Santak altruistagoak dira, baina helburu bat besterik ez da. Zaila da santutasunera iristea, baina nire esku dagoen guztia egingo dut horretara ailegatzeko. Bu- ruan argi koroa eramatea gusta- tuko litzaidake. Ematen duen bezain zalan- tza gabekoa zara? Etorriko denari ez diozu beldurrik? Jakina beldurra dudala! Baina Jainkoak ni ez aurkitzeari bel- dur handia diot, zeren jakin ba- dakit Jainkoa nire atzetik dabi- lela aspalditik. Horregatik otoitz egiten dut, egunen batean ha- rengan sinesteko. Antzerkia izan daiteke sal- babidea? Antzerkiak itsusia izan behar du, deabruaren eta ontasunaren aurpegiak erakutsi behar ditu. Horixe da interesa duen baka- rra. Mistikoki transzendentea izan behar du, gainontzekoa pe- cata minuta da. Antzerkia santu- tasunera iristeko urratsa da. «Jainkoak ni ez aurkitzeari beldur handia diot» Gizona, santua izateko, herriz aldatu behar da. Horrelako zerbait gertatu zaio Fernando Arrabali. Orain, 70 urte betetzera doala, denek txalotzen dute Melillakoak zineman eta antzerkian egindako lana. FERNANDO ARRABAL ANTZERKIGILEA ETA ZINEMA ZUZENDARIA ANTZERKIA «Krisia ezohikoa balitz bezala aipatzen dute, baina antzerkia Euripidesen garaitik dago krisian» ZINEMA «Jadanik ez dut zinema egiteko gogorik. Zazpi film egin ondoren, Jainkoak bezala, atseden hartu nuen» IBILBIDEA «Berrogei urte luzez ez dute nire obrarik estreinatu, eta horrek ez dit minik egin. Ez diot uko egiten nire obrari»